XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Gaurdaño bai, ta orain ez?.

¿Orain utziko nazu, ba, emen itotzen?.

Beñola jabetu zan-barealdia ta gañerako zertzeladak utzita, milizkatu dezagun otoitz orretxen ederra ta konfiantza.

Guk ere bearbada, bein baño geiagotan, azken-galdera ori mintza edo pentsa diogu gure Zaindariari: ¿Gaurdaño bai, ta orain miraririk ez?.

Gaurko euskalduna: Kristorena dasaizut, zure zorionerako dasaizut: izazu fede!.

Mirariak nai ba'ditugu Aloñako Amarengandik, dezagun fede.

Gure asabak bezela, fede itxua, konfiantza neurrigabea, itxaropen guzizkoa.

Ordun, ¡a zer zoriona gurea!.

Ordun, guzion Amak, antziñan bezela gaurregun ere, luzatuko dizkigu: mesedeak, premi bakoitzeko; laguntza, eskatu-ala bider; eta arrigarrizko mirariak ere bai, bearrezko ba'lira.

Ordun....

¡Ua bizitzaren ederra!... esan dizut len antziñakoenagatik.

Ordun, ¡gure etorkizunaren ederra, ta zoriona, ta ezertarako kezka-bildurrik eza!....